viernes, 20 de septiembre de 2019

TELEJOGURTA: SOINUAREKN ESPERIMENTATZEN

Gaur DBH-ko lehenengo mailako ikasleekin soinuarekin esperimentatzen aritu gara. Jogurt poto batzuekin eta soka batekin Telejogurt bat sortu dugu. Honela, soinua bitarteko solido baten bidez transmiti daitekeela frogatu dugu. Behin telejogurta eginda, batak bestea entzun ahal izan du elkarrengandik metro batzuetara jarrita ere, soinu-uhinak sokaren bitartez hedatzen baitira. Pintza bat jarrita komunikazioa eten egiten dela ere frogatu dugu.









No hay comentarios:

Publicar un comentario