lunes, 18 de diciembre de 2017

RINGTONES: IKASLEEN LANAK

Hona emen dbh3ko ikasleek "Ringtones" jardueran eginiko lanak. Musika-konposaketan eginiko lehenengo saiakera izan da. Mobilarentzat tonuak sortu dituzte Noteflight programarekin, eta gero Padlet izeneko programan horma-irudi birtual batean partekatu dituzte. Zenbait alderdi hobetzear egon arren, doinu politak sortu dituzte. Zorionak!!!

Hecho con Padlet

lunes, 18 de septiembre de 2017

PIXTON


Klikatu irudian Pixtonen sartzeko

Ondoren Hurrengo pausuak jarraitu:

Obtener una cuenta-- Pixton para divertirse---Iniciar sesión con (Facebook... )

Behin Pixtonen zaudetela:

Crear nuevo-- Tira cómica-- Avanzado

jueves, 7 de septiembre de 2017

DOINUA

Hona hemen doinua lantzeko EduCaixak proposatzen duen baliabidea. Oso interesgarria melodia nola sortzen den ulertzeko eta melodia ezberdinak sortzen saiatzeko.





ONGI ETORRI!!


Ongi etorri 2017-2018ko ikasturte berri honetara! Ilusioz beterik, eta gauza berriak esperimentzatzeko gogoz nator. Has gaitezen!!



jueves, 18 de mayo de 2017

MAIATZEKO EFEMERIDEAK

Lan honen helburua genero musikalei buruz pixka bat ikastea da, eta, bide batez, historian zehar maiatzeko hilabetean musikaren inguruan gertatu diren gertakari garrantzisueneni begirada bat ematea. Horrela, genero musikalak ikasteaz gain, musikari ezberdinak ere ezagutuko ditugu.
"Musicapando" blogetik hartutako hurrengo bideoan, maiatzeko egun bakoitzeko musikari bat aipatzen da gertaera batekin erlazionatuta (jaiotza, heriotza, disko baten kaleratzea...). Ondo fijatu zuen zerrendako zenbakiarekin bat datorren egunean, eta apuntatu koadernoan egun horretan agertzen den musikariaren izena; izan ere, musikari horri buruzko informazioa bilatu beharko duzue.

Hurrengo puntuei erantzun beharko diezue, egokitu zaizuen musikariari buruz:
  1. Jaiotze eta heriotze data.
  2. Jaioterria
  3. Maiatzeko gertakaria aipatu (jaiotza edo heriotza baldin ez bada)
  4. Biografiako datu aipagarrienak aipatu
  5. Genero musikala (egilea, funtzioa, edukia eta interpretatzailearen arabera). Azpiko link-etan aurkituko duzue behar duzuen informazioa.
  6. Estilo musikala
  7. Estilo horretan erabiltzen diren instrumentuak
  8. Argazkia
Lana Edmodoko Powert Pointean egin beharko da eta "Maiatzeko Efemerideak" izeneko asignazioaren bitartez bidali beharko da.

        - Hemen daukazue genero musikalei buruzko kontzeptu-mapa bat: genero musikalak         - Eta hemen genero ezberdinen entzunezko adibideak

Bi kontzeptu-mapak "Clases de Musica 2.0" blogetik hartuta daude.


miércoles, 1 de marzo de 2017

IRUDIMENAREKIN ENTZUTEN. MUSORSKY

Oraingoan ere, Maria Jesusen web orrialdeko beste jarduera oso interesgarri bat dakart. Zaila izaten da ikasgelan entzunaldiak ipintzean  ikasleen arreta mantentzea, baina hemendik aurrera hori aldatzea espero dut; izan ere, jarduera honekin ikasleek musika kalsikoa beste modu baten ikustea ahalbidetzen da. Gainera, aldi berean irudimena eta sormena lantzeko jarduera ezin hobea da.





domingo, 22 de enero de 2017

JARDUERA: "LUTHIERREN ARKA"

Oraingoan, "El Arca de Luthier" izeneko Almudena Ocañak sortutako webquest-a moldatu dut. Jarduera interesgarri honekin luthier bilakatuko zarete, eta musika-tresna interesgarriak sortuko dituzue.
Egin "klik" azpiko link-ean jarduera irakurtzeko.

"Luthierren Arka"


XXI. MENDEKO LUTHIERRAK