miércoles, 21 de diciembre de 2016
lunes, 19 de diciembre de 2016
SOINU-BANDEN EZAUGARRAK
Timeline izeneko dohaineko on-line tresnaren bitartez eginiko denbora-lerro honetan, soinu-banden ezaugarrien garapena aurkezten dizuet, 30.hamarkadatik 90.hamarkadara. Informazioa "labutacaroja" web orritik ateratakoak da.
martes, 13 de diciembre de 2016
domingo, 11 de diciembre de 2016
MUSIKA ETA PUBLIZITATEA
Gabonak iristear daude, eta dagoeneko konturatuko zineten telebistak, etengabe, produktuen iargarkiekin josten gaituela, sentsugabeko kontsumismora bultzatuz. Iragarki hauetan musikak izugarrizko funtzioa betetzen du; izan ere, saldu nahi diguten produktua askoz ere erakargarriago bihurtzen du. Ezinbestekoa da, beraz, musikak publizitatean betetzen duen paperaz jabetzea, kontsumidore kritikoagoak eta arduratzuagoak bihurtzeko. Horregatik, Maria Jesusen Web orrian topatu dudan kontseptu-mapa euskararatu hau prestatu dut. Espero dut musikak publizitatean duen funtzioa eta erabiltzen diren musika-motak era erraz batean ulertzeko balio izatea.
martes, 29 de noviembre de 2016
miércoles, 23 de noviembre de 2016
domingo, 13 de noviembre de 2016
AHOTSEN SAILKAPENA
Maria Jesús-en aurkezpen honetan ahots ezberdinen sailkapena eta adibideak ikus ditzakezue.
jueves, 10 de noviembre de 2016
KONPASEN JOLASAK
Hona hemen konpasei buruzko ariketa batzuk, Maria Jesus-en web orritik ateratakoak. Klikatu gainean sartzeko.
4/4ko konpasa
3/4ko konpasa
2/4ko konpasa
4/4ko konpasa
3/4ko konpasa
2/4ko konpasa
NOTEN JOLASAK
Hona hemen NOTAK identifikatzeko bi jolas, Maria Jesus-en web orritik ateratakoak
1. jolasa: Kilkatu hemen
2. jolasa: Klikatu hemen
1. jolasa: Kilkatu hemen
2. jolasa: Klikatu hemen
lunes, 7 de noviembre de 2016
HITZEKIN EGINIKO IRAKURKETA MUSIKALA
Maria jesusen web-orrian ikusitako jarduerak oso egokiak iruditu zazkit hirukortxeei sarrera egiteko eta beste figurak birpasatzeko. Jarduera hauek erritmo musikala eta lenguaiaren artean dagoen erlazioan oinarriturik daude. Hitzek erritmo propioa dute, eta figuren erritmoarekin bat datoz:
- Beltza monosilaboekin bat dator. Adb: lau
- Kortxea bi silabadun hitzekin bat dator. Adb: etxe
- Hirukotxoa hiru silabadun hitzekin bat dator. Adb: musika
- Kortxeaerdiak 4 silabadun hitzekin bat datoz. Adb: txokolate
Hau ezagututa, jarduerak hurrengokoa dira:
1.- Hitzen bidezko irakurketa erritmikoa: Guztion artean 4 hitz aukeratu, adb: gu, etxe, musika eta txokolate eta ahapaldi ezberdinak irakurtzen dira. Hona hemen adibide bat:
Hitzekin irakurketa musikala
2.- Hitzen bidezko diktaketa musikala
3.- Testu baten sorkuntza: bikoteka lan egingo duzue, eta sortutako testuan ezingo duzue hitzik errepikatu, beraz, ikasleek partituran dauden erritmo eta figura haina aurkitu beharko dituzte.
Hona hemen testuak sortzeko erabiliko ditugun ahapaldiak
Jarraian egin dezagun guztion artean jolas hau:
Non dago hirukortzea?

domingo, 6 de noviembre de 2016
jueves, 27 de octubre de 2016
KUTSADURA AKUSTIKOARI BURUZKO KOMIKIAK
Hona hemen nire lehenengo mailako ikasleek kutsadura akustikoari buruz eginiko komiki batzuk.
lunes, 24 de octubre de 2016
jueves, 20 de octubre de 2016
domingo, 16 de octubre de 2016
lunes, 3 de octubre de 2016
domingo, 18 de septiembre de 2016
JARDUERA: SORTU KOMIKI BAT PIXTON-EKIN
Bikoteka kutsadura akustikoaz kontzientziatzeko komiki bat sortuko duzue Pixton programaren bitartez.
Komikiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
- Kutsadura akustikoari buruzko bideon ikasitakoa agertu behar da (erantzundako galderez baliatu zaitezkete)
- 9 biñeta izan behar ditu.
- Gutxienez bi pertsonai agertu behar dira.
- Kartelera eta bokadilo mota ezberdinak erabili behar dituzue.
- Plano orokorra, ertaina eta lehen planoa agertu behar dira.
Hasi aurretik, bikoteka pentsatu ideia orokorra (zer motatako istorioa izango da, non gertatzen da, noiz...); gero, definitu ideia hori esaldi baten; eta, azkenik, pentsatu protagonista eta bigarren mailako pertsonaiak zelakoak izango diren.
Kontutan izan biñeta barruan ere bokadiloak ezkerretik eskumara eta gotik behera irakurtzen direla.
Hona hemen Pixton-ekin egindako adibide batzuk:

viernes, 9 de septiembre de 2016
JARDUERA: PELIKULETAKO ESZENAK AZTERTZEN
Aurreko ikasturtea soinu-banden lan batekin bukatu genuen. Bikoteka pelikula ezberdinetako soinu-bandak aztertu zenituzten eta gero mural bat egin genuen Padlet-ean. Oraingo honetan zuen lana hurrengo hau izango da.
Aukeratutako pelikula hoietatik eszena bat hautatu beharko duzue eta aztertu, hurrengo puntuei erantzuna emanez.
Aukeratutako pelikula hoietatik eszena bat hautatu beharko duzue eta aztertu, hurrengo puntuei erantzuna emanez.
- Pelikula
- Pelikularen zuzendaria
- Estreinu urtea
- Soinu bandaren konpositorea
Lehenengo datu horiek aurreko lanean eginikoak dira, baina eszena kontestualizatzeko balio digute.
- Hautatutako eszenaren deskribapena ( eszenan gertatzen dena laburtu, pelikularen argumentua kontutan izanik).
- Musika mota (diegetikoa edo inzidentala)
- Musikaren funtzioa eszenan: aurreko egunean ikusitakoa kontutan izanda.
- Eszenan entzuten diren instrumentu edo instrumentu-taldeak
Lana bikote berdinarekin egingo duzue, eta checkthis erabiliko duzue.
jueves, 8 de septiembre de 2016
IRRATIA ETA MUSIKA
Hona hemen zuen lana egiteko lagungarriak izango diren irratiari buruzko zenbait kontzeptu eta terminologia Popplet aplikazioan eginak
miércoles, 7 de septiembre de 2016
PROIEKTUA: IRRATSAIOA
Klikatu argazkian proiektuaren argibideak ikusteko
Klikatu link-ean eskaleta deskargatzeko
martes, 6 de septiembre de 2016
DEZIBEL-MAILA eta JARDUERAK
Hona hemen diagrama hau, inguru eta objektu ezberdinek sortzen duten zarata-maila ikus dezazuen. Gogoan izan 120db-etik gorako hotsak kaltegarriak direla belarriarentzat!
SOINUA eta ZARATA bereizten
SOINUA eta ZARATAREN arteko ezberdintasuna hobeto ulertzeko, hona hemen Maria Jesus-en "Clases de Música 2.0" web orrian topatu dudan mapa kontseptuala
domingo, 4 de septiembre de 2016
KUTSADURA AKUSTIKOA
Hona hemen kutsadura akustikoaz kontsientziatzeko bideo bat. Ikusi arretaz, eta erantzun hurrengo galderei:
- Zer da kutsadura akustikoa?
- Zer da zarata?
- Zenbat dB jasotzeko gai da gure belarria?
- Zein intentsitatetik aurrera da arriskutsua soinua pertsonentzat?
- Zer da "fatiga auditiva"? Zein da horren arriskua?
- Aipatu zarataren 4 ondorio.
- Zein intentsitatetik aurrera soinuak loa eragozten du?
LEHENENGO JARDUERA: NIRE ETXEKO SOINU-PAISAIA
Nire leihotik at entzuten dudana
Jarduera honetan idazlan bat egin beharko duzue, non inguruan dituzuen soinuak deskribatzen dituzuen, hau da, zure Soinu-Paisai propioa. Azpitituluak honela dio: "nire leihotik at entzuten dudana, baina zuen etxetik kanpo entzuten duzuenaz gain barruan entzuten duzuenaz ere idaz dezakezue. aipatu entzuten dituzuen soinuetatik zeintzuk diren atseginak eta zeintzuk gogaikarriak.
Soinu-Paisaia asteko egun normal batekin egokitu behar da, eguneroko soinu eta zaratak ager daitezen.
Idazlana honelako orrialde batetan aurkeztu beharko duzue. "checkthis" tresnarekin egina dago, eta ez da izena eman behar, "checkthis.com"en sartu eta idazten hasi; erraza eta azkarra.
idazlana osatzeko atzeko argazki bat sartu dezakezue, goian eskuman dagoen irudi ikonoari emanda. Argazkia zuen etxeko paisaiarekin bat etorri behar da, zuen etxeko leihotik ateratakoa edo antza duen paisai bat ezarri. testu kutxa honen barruan ere argazkiak sartu daitezke (nik leihoaren sartu dudan bezala), azpiko + seinua duen botoi berdeari sakatuz.
behin lana bukatutakoan argitaratu goian eskuman dagoen "Publish botoian sakatuz, eta ondoren "no edit" emanez. kontutan izan idazlana bukatuta egon behar dela hau egin aurretik. amaitzeko Edmodon URLa partekatu
JOHN CAGE. 4'33''
Soinua eta isiltasunaren gaia lantzen ari garela, hona hemen artista hau.
John Cage konpositore estatubatuarrak soinua eta isiltasunarekin esperimentatu zuen, beste gauza batzuen artean, eta 1952an 4´33'' izeneko lan polemiko hau sortu zuen. Obraren soinua, ikusleak entzuten dituen inguruko soinuak direla diote aditu batzuek.
Obra ikusteko sakatu link-a
Suscribirse a:
Entradas (Atom)