lunes, 19 de diciembre de 2016

SOINU-BANDEN EZAUGARRAK

Timeline izeneko dohaineko on-line tresnaren bitartez eginiko denbora-lerro honetan, soinu-banden ezaugarrien garapena aurkezten dizuet, 30.hamarkadatik 90.hamarkadara. Informazioa "labutacaroja" web orritik ateratakoak da.


domingo, 11 de diciembre de 2016

MUSIKA ETA PUBLIZITATEA

Gabonak iristear daude, eta dagoeneko konturatuko zineten telebistak, etengabe, produktuen iargarkiekin josten gaituela, sentsugabeko kontsumismora bultzatuz. Iragarki hauetan musikak izugarrizko funtzioa betetzen du; izan ere, saldu nahi diguten produktua askoz ere erakargarriago bihurtzen du. Ezinbestekoa da, beraz, musikak publizitatean betetzen duen paperaz jabetzea, kontsumidore kritikoagoak eta arduratzuagoak bihurtzeko. Horregatik, Maria Jesusen Web orrian topatu dudan kontseptu-mapa euskararatu hau prestatu dut. Espero dut musikak publizitatean duen funtzioa eta erabiltzen diren musika-motak era erraz batean ulertzeko balio izatea.