jueves, 10 de noviembre de 2016

lunes, 7 de noviembre de 2016

HITZEKIN EGINIKO IRAKURKETA MUSIKALA

Maria jesusen web-orrian ikusitako jarduerak oso egokiak iruditu zazkit hirukortxeei sarrera egiteko eta beste figurak birpasatzeko. Jarduera hauek erritmo musikala eta lenguaiaren artean dagoen erlazioan oinarriturik daude. Hitzek erritmo propioa dute, eta figuren erritmoarekin bat datoz:
- Beltza monosilaboekin bat dator. Adb: lau 
- Kortxea bi silabadun hitzekin bat dator. Adb: etxe 
- Hirukotxoa hiru silabadun hitzekin bat dator. Adb: musika
- Kortxeaerdiak 4 silabadun hitzekin bat datoz. Adb: txokolate

Hau ezagututa, jarduerak hurrengokoa dira:

1.- Hitzen bidezko irakurketa erritmikoa: Guztion artean 4 hitz aukeratu, adb: gu, etxe, musika eta txokolate eta ahapaldi ezberdinak irakurtzen dira. Hona hemen adibide bat:

Hitzekin irakurketa musikala

2.- Hitzen bidezko diktaketa musikala

3.- Testu baten sorkuntza: bikoteka lan egingo duzue, eta sortutako testuan ezingo duzue hitzik errepikatu, beraz, ikasleek partituran dauden erritmo eta figura haina aurkitu beharko dituzte.

Hona hemen testuak sortzeko erabiliko ditugun ahapaldiak

Jarraian egin dezagun guztion artean jolas hau:
Non dago hirukortzea?