martes, 13 de marzo de 2018

MARTXOKO EFEMERIDEAK

Lan honen helburua genero musikalei buruz pixka bat ikastea da, eta, bide batez, historian zehar maiatzeko hilabetean musikaren inguruan gertatu diren gertakari garrantzisuenei begirada bat ematea. Horrela, genero musikalak ikasteaz gain, musikari ezberdinak ere ezagutuko ditugu.
"Musicapando" blogetik hartutako hurrengo bideoan, maiatzeko egun bakoitzeko musikari bat aipatzen da gertaera batekin erlazionatuta (jaiotza, heriotza, disko baten kaleratzea...). Ondo fijatu zuen zerrendako zenbakiarekin bat datorren egunean, eta apuntatu koadernoan egun horretan agertzen den musikariaren izena; izan ere, musikari horri buruzko informazioa bilatu beharko duzue.



Hurrengo informazioa jaso beharko duzue, egokitu zaizuen musikariari buruz:
  1. Argazkia
  2. Jaiotze eta heriotza data.
  3. Nazionalitatea
  4. Jarduera profesionala
  5. Biografiako beste datu aipagarriak; horien artean martxoko gertakaria.
  6. Berak konposatutako edo interpretatutako musika-lanaren bideo bat txertatu. 
    1. Aipatu lan horrren izena.
    2. Lana argitaratu zen urtea.
    3. Lanaren genero musikala (egilea, funtzioa, edukia eta interpretatzailearen arabera). Azpiko link-etan aurkituko duzue genero-musikalei buruz behar duzuen informazioa.
Lana Edmodoko Powert Point-ean egin beharko da eta "Martxoko Efemerideak" izeneko asignazioaren bitartez bidali beharko da.


    - Hemen daukazue genero musikalei buruzko kontzeptu-mapa bat: genero musikalak         - Eta hemen genero ezberdinen entzunezko adibideak


Bi kontzeptu-mapak "Clases de Musica 2.0" blogetik hartuta daude.






lunes, 5 de marzo de 2018

DIKTAKETA MUSIKALAK

Hurrengo orrialdean hainbat motatako diktaketak aurki ditzakezue. Animatu eta etxean praktikatu!