jueves, 18 de mayo de 2017

MAIATZEKO EFEMERIDEAK

Lan honen helburua genero musikalei buruz pixka bat ikastea da, eta, bide batez, historian zehar maiatzeko hilabetean musikaren inguruan gertatu diren gertakari garrantzisueneni begirada bat ematea. Horrela, genero musikalak ikasteaz gain, musikari ezberdinak ere ezagutuko ditugu.
"Musicapando" blogetik hartutako hurrengo bideoan, maiatzeko egun bakoitzeko musikari bat aipatzen da gertaera batekin erlazionatuta (jaiotza, heriotza, disko baten kaleratzea...). Ondo fijatu zuen zerrendako zenbakiarekin bat datorren egunean, eta apuntatu koadernoan egun horretan agertzen den musikariaren izena; izan ere, musikari horri buruzko informazioa bilatu beharko duzue.

Hurrengo puntuei erantzun beharko diezue, egokitu zaizuen musikariari buruz:
  1. Jaiotze eta heriotze data.
  2. Jaioterria
  3. Maiatzeko gertakaria aipatu (jaiotza edo heriotza baldin ez bada)
  4. Biografiako datu aipagarrienak aipatu
  5. Genero musikala (egilea, funtzioa, edukia eta interpretatzailearen arabera). Azpiko link-etan aurkituko duzue behar duzuen informazioa.
  6. Estilo musikala
  7. Estilo horretan erabiltzen diren instrumentuak
  8. Argazkia
Lana Edmodoko Powert Pointean egin beharko da eta "Maiatzeko Efemerideak" izeneko asignazioaren bitartez bidali beharko da.

        - Hemen daukazue genero musikalei buruzko kontzeptu-mapa bat: genero musikalak         - Eta hemen genero ezberdinen entzunezko adibideak

Bi kontzeptu-mapak "Clases de Musica 2.0" blogetik hartuta daude.