sábado, 2 de noviembre de 2019

jueves, 3 de octubre de 2019

viernes, 20 de septiembre de 2019

TELEJOGURTA: SOINUAREKN ESPERIMENTATZEN

Gaur DBH-ko lehenengo mailako ikasleekin soinuarekin esperimentatzen aritu gara. Jogurt poto batzuekin eta soka batekin Telejogurt bat sortu dugu. Honela, soinua bitarteko solido baten bidez transmiti daitekeela frogatu dugu. Behin telejogurta eginda, batak bestea entzun ahal izan du elkarrengandik metro batzuetara jarrita ere, soinu-uhinak sokaren bitartez hedatzen baitira. Pintza bat jarrita komunikazioa eten egiten dela ere frogatu dugu.









INFRASOINUAK ETA ULTRA SOINUAK

Izaki biziduna 20Hz (tonu baxuena) eta 20.000Hz (tonu altuena) bitarteko soinuak jasotzeko gai da. 20 Hz-tik beherako soinuei INFRASOINU deritzogu, nahiz eta animalia batzuek (arratoi, sator eta elefanteak adibidez)  entzuten dituzten. Era berean, 20.000Hz-tik gorako soinuei ULTRASOINU deritzogu, baina animalia batzuek ere entzuten dituzte. Katuek edo txakurrek 40.000 Hz-tarainoko soinuak entzuiten dituzte, eta izurde edo saguzaharrek 160.000 Hz-tarainokoak.