domingo, 18 de septiembre de 2016

KOMIKIA

JARDUERA: SORTU KOMIKI BAT PIXTON-EKIN

Bikoteka kutsadura akustikoaz kontzientziatzeko komiki bat sortuko duzue Pixton programaren bitartez.

Komikiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

  - Kutsadura akustikoari buruzko bideon ikasitakoa agertu behar da (erantzundako galderez      baliatu zaitezkete)
  - 9 biñeta izan behar ditu.
  - Gutxienez bi pertsonai agertu behar dira.
  - Kartelera eta bokadilo mota ezberdinak erabili behar dituzue.
  - Plano orokorra, ertaina eta lehen planoa agertu behar dira.

Hasi aurretik, bikoteka pentsatu ideia orokorra (zer motatako istorioa izango da, non gertatzen da, noiz...); gero, definitu ideia hori esaldi baten; eta, azkenik, pentsatu protagonista eta bigarren mailako pertsonaiak zelakoak izango diren.

Kontutan izan biñeta barruan ere bokadiloak ezkerretik eskumara eta gotik behera irakurtzen direla.


Hona hemen Pixton-ekin egindako adibide batzuk:





viernes, 9 de septiembre de 2016

JARDUERA: PELIKULETAKO ESZENAK AZTERTZEN

Aurreko ikasturtea soinu-banden lan batekin bukatu genuen. Bikoteka pelikula ezberdinetako soinu-bandak aztertu zenituzten eta gero mural bat egin genuen Padlet-ean. Oraingo honetan zuen lana hurrengo hau izango da.

Aukeratutako pelikula hoietatik eszena bat hautatu beharko duzue eta aztertu, hurrengo puntuei erantzuna emanez.


  • Pelikula
  • Pelikularen zuzendaria
  • Estreinu urtea
  • Soinu bandaren konpositorea
Lehenengo datu horiek aurreko lanean eginikoak dira, baina eszena kontestualizatzeko balio digute.

  • Hautatutako eszenaren deskribapena ( eszenan gertatzen dena laburtu, pelikularen argumentua kontutan izanik). 
  • Musika mota (diegetikoa edo inzidentala)
  • Musikaren funtzioa eszenan: aurreko egunean ikusitakoa kontutan izanda.
  • Eszenan entzuten diren instrumentu edo instrumentu-taldeak
Lana bikote berdinarekin egingo duzue, eta checkthis erabiliko duzue.

martes, 6 de septiembre de 2016

SOINUAREN NOLAKOTASUNAK

DEZIBEL-MAILA eta JARDUERAK

Hona hemen diagrama hau, inguru eta objektu ezberdinek sortzen duten zarata-maila ikus dezazuen. Gogoan izan 120db-etik gorako hotsak kaltegarriak direla belarriarentzat!




SOINUA eta ZARATA bereizten

SOINUA eta ZARATAREN arteko ezberdintasuna hobeto ulertzeko, hona hemen Maria Jesus-en "Clases de Música 2.0" web orrian topatu dudan mapa kontseptuala



domingo, 4 de septiembre de 2016

KUTSADURA AKUSTIKOA

Hona hemen kutsadura akustikoaz kontsientziatzeko bideo bat. Ikusi arretaz, eta erantzun hurrengo galderei:


  1. Zer da kutsadura akustikoa?
  2. Zer da zarata?
  3. Zenbat dB jasotzeko gai da gure belarria?
  4. Zein intentsitatetik aurrera da arriskutsua soinua pertsonentzat?
  5. Zer da "fatiga auditiva"? Zein da horren arriskua?
  6. Aipatu zarataren 4 ondorio.
  7. Zein intentsitatetik aurrera soinuak loa eragozten du?

LEHENENGO JARDUERA: NIRE ETXEKO SOINU-PAISAIA

Nire leihotik at entzuten dudana

Jarduera honetan idazlan bat egin beharko duzue, non inguruan dituzuen soinuak deskribatzen dituzuen, hau da, zure Soinu-Paisai propioa. Azpitituluak honela dio: "nire leihotik at entzuten dudana, baina zuen etxetik kanpo entzuten duzuenaz gain barruan entzuten duzuenaz ere idaz dezakezue. aipatu entzuten dituzuen soinuetatik zeintzuk diren atseginak eta zeintzuk gogaikarriak.
Soinu-Paisaia asteko egun normal batekin egokitu behar da, eguneroko soinu eta zaratak ager daitezen.
Idazlana honelako orrialde batetan aurkeztu beharko duzue. "checkthis" tresnarekin egina dago, eta ez da izena eman behar, "checkthis.com"en sartu eta idazten hasi; erraza eta azkarra.
idazlana osatzeko atzeko argazki bat sartu dezakezue, goian eskuman dagoen irudi ikonoari emanda. Argazkia zuen etxeko paisaiarekin bat etorri behar da, zuen etxeko leihotik ateratakoa edo antza duen paisai bat ezarri. testu kutxa honen barruan ere argazkiak sartu daitezke (nik leihoaren sartu dudan bezala), azpiko + seinua duen botoi berdeari sakatuz.
behin lana bukatutakoan argitaratu goian eskuman dagoen "Publish botoian sakatuz, eta ondoren "no edit" emanez. kontutan izan idazlana bukatuta egon behar dela hau egin aurretik. amaitzeko Edmodon URLa partekatu



SOINUAREN PERTSEPZIOA

Klikatu irudian, eta ikus ezazue bideo hau, soinua zer den hobeto ulertzeko.





JOHN CAGE. 4'33''

Soinua eta isiltasunaren gaia lantzen ari garela, hona hemen artista hau.
John Cage konpositore estatubatuarrak soinua eta isiltasunarekin esperimentatu zuen, beste gauza batzuen artean, eta 1952an 4´33'' izeneko lan polemiko hau sortu zuen. Obraren soinua, ikusleak entzuten dituen inguruko soinuak direla diote aditu batzuek.
Obra ikusteko sakatu link-a