KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
Ondorengo alderdiak hartuko dira kontutan.
Ondorengo alderdiak hartuko dira kontutan.
- JARRERA: %10
- KLASEKO LANAK: %10
- PROIEKTUA.%20 (%30A DBH2n)
- KONTROLAK: %60 (%50a DBH2n)
BERRESKURAPEN IRIZPIDEAK
Behin ebaluaketa amaituta, ikasleari landutako gaiaren inguruko errefortzu-ariketak, jarduerak edo lanak bidaliko zaizkio (PIRE), eta idatzizko berreskurapen froga bat egingo zaio. Froga hori gaindituz gero, ebaluaketa automatikoki gaindituta geratuko zaio, beti ere asko jota 5eko nota bat izanik (nahiz eta berreskurapen ariketan 5 baino nota handiago atera).
1. Ebaluazioko berreskurapena eta gero, ikasleak beste aukera bat izango du ebaluzio horretako materia gainditzeko bigarren ebaluazioko berreskurapenean. Materia hau modu independentean gainditu beharko du.
3. ebaluazioaren ostean, ebaluazio bakarra gainditu gabe duten ikasleek ebaluazio hori berreskuratzeko aukera izango dute 3. ebaluazioko berreskurapenean. Ebaluazio ohikoa, hiru ebaluazioetako noten bataz bestekoa eginez lortuko da.
Bi ebaluazio edo gehiago gainditu gabe dituzten ikasleek ikasturte guztiko materia jasoko duen azterketa globala burutu beharko dute hirugarren ebaluazioko berreskurapenean. Azterketa hori gaindituz gero, nota finala 5 izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario